XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Aurreko zatian esandako aintzin-ordainketa eta atzerapen hoiek, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jarri dezan diru-saria izango dute.
4. Kondaira-Lurralde bakoitzari dagozkion eta Autonomia-Estatutoaren 41.2.d) Atalean adimugatzen den Erresumarentzako orotariko Kupoa osatzen duten Erresumarentzako Kupoak indarrean dagoen Ekonomia-Itunean jarritako arau eta bideen ariora izendatu eta hainbatu ondoren, Foru-Diputazioek dagozkien ordainketa-manuak egin eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak orotariko Kupo hori Erresumari ohartemandako epetan ordaintzea egingo da, Jaurlaritzaren arioz nahiz Foru-Diputaziotako batek eskatuta egin daitezen atzerapenen-eskea kaltetan gabe.
26garren AtalaHerri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, Foru-Diputazioen ekarketen garbitasuna egiteko noiz-nola egoki deritzen irizpide edo arauek jarri ahal izango ditu.
27garren Atala1. Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek dirua maileguz urtebeterako edo gehiagorako hartu ahal izango dute, hori egiteko modua dena dela, bakoitzak bere agintepide-eremuko diruezarketa-gastuen dirubidetarako, ez bestetarako.
Halaber, urtebete baino epe laburragorako maileguak ere hartu ahal izango dituzte bere behin-behingo dirueskuarte-beharrei erantzuteko.
2. Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen urtebetetik gorako maileguen bidez zorpetzeko ahalmenak honako muga hauek izango ditu: